XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Badakizu denoi ere ikaragarri gustatzen zaigula kuriosoak izatea.

Ba, horixe da orrialde honen helburua, zuengan kuriositatea edo gauzak jakiteko gogoa sortaraztea, beti ere gogoan izanik Aho itxian ez dela eulirik sartzen eta alde batera utziz Haurrak isilik oiloak pixa egin arte esaera zaharra.

Ez bazenekien ere, Euskal Herriko herri askok dute ezizen, gaitzizen edo izengoitiren bat.

Azpian agertzen dizkizugu bati eta besteari galdetuz guk jaso ditugun batzuk.

Ea nola osatzen duzun edo luzatzen zerrenda hau.

Ipuin batzuk asmatzeko ere ez da ideia txarra, ez bait zaizu faltako protagonista xelebrerik.

Abaltzisketa: txalburuk
Alegi: txintxarriak
Altzaga: txakurrak
Amezketa: euliak
Amoroto: akenak (garrapatak)
Andoain: ontzak
Arama: fruterozaleak
Ataun: otsoak
Azkoitia: xakelak
Azpeitia: zapoak
Baliarrain: zartagiak
Bedaio: laiariak
Beizama: makilak
Deba: tarinak
Donostia: kaxkarinak
Durango: zapoherri-tronperri
Errezil: akerrak
Ezkio: otamotzak
Gabiria: makilariak
Gaintza: zapoak
Ikaztegieta: txingurriak
Idiazabal: axenak
Itsasondo: ijitoak
Larrabetzu: akerrak
Lazkao: antzarrak
Legorreta: pikuak
Lekeitio: txaputxeroak
Mutiloa: txerrigorriak
Olaberria: dotoreak
Oñati: txantxikuak
Ordizia: azak
Orendain: eltxoak
Ormaiztegi: harrikariak
Segura: zopajaleak
Tolosa: zuriak (faltsoak)
Zaldibi: arkakusoak
Zeanuri: kokoak
Zegama: beleak
Zerain: xaguak

- Eta herriei buruzko esaera zaharrak ere aurki zenitzake:

Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman

Errezil, nekez jaio eta errez hil

Elorrioko iturritik ura edanez gero, haizea izango duzu buruan gero